Maiatzaren 3an, 4an eta 10ean ospatuko dira Santa Kurutz auzoko jaiak

Maiatzaren 3 eta 4ko astebururako egitarua zabala prestatu dute. Maitzaren 10ean egingo da ohiko bertso afaria, Depor tabernan.
Maiatzaren 3an, 4an eta 10ean ospatuko dira Santa Kurutz auzoko jaiak
2025/04/23 10:40
eta kitto!

Aurten zapatuan izango da Santa Kurutz eguna, maiatzaren 3an, eta, asteburua dela aprobetxatuz, era askotako ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute auzoko jai batzordekoek. Herritar guztiei jaietan parte hartzeko gonbitea egin diete aurten ere. Hona hemen prestatu dutena:

MAIATZAK 3, larunbata, SANTA KURUTZ eguna
- 10:30ean, Kanpaiak
- 11:00etan, Meza, Santa Kurutzeko ermitan Gorosta eta Mandiola auzoetan hildakoen alde. Ondoren hamaiketakoa egongo da, Oier Balzola eta Unai Andonegi trikitilariek girotua.
- 12:15ean, Erraldoi, buruhandiak eta haurrentzako jolasak.
- 13:00etan, Herri kirolak Karmele Gisasola, Uxue Ansorregi, Julen Kañamares eta Ibai Soroaren eskutik.
- 14:30ean, Bazkaria Ixua jatetxean.
Ondoren erromeria izango da, Oier Balzola eta Unai Andonegik alaitua.
- 19:30ean, Arrateko frontoian esku pilota lehiaketa (ba-rruska). Txapeldunak saria izango du.

MAIATZAK 4, igandea
- 09:45ean, Santa Kurutzera igoera Urkizuko iturritik. Saria zozketatuko da parte hartzaile guztien artean. Izena ematea goizeko 09:30ean Urkizuko iturrian.
- 10:30ean, Kanpaiak.
- 11:00etan, Meza nagusia Santa Kurutzeko ermitan.
Hurbiltzen diren guztientzat hamaiketakoa egongo da, trikitilariek eta Usartza txistulariek girotua.
- 12:00etan, Dantza emanaldia, Kezka dantza taldearen eta Usartza txistulari taldearen eskutik.
- 12:15ean, Haurrentzako jolasak.
- 12:45ean, Pontx pailazoaren ikuskizuna.
- 13:45ean, Txapel jaurtiketa nahi duen guztiarentzat.
- 14:30ean, Kanpai hotsez bukatuko dira asteburuko jaiak.

MAIATZAK 10, larunbata
- 19:00etan, Poteoa musikaz alaitua Untzagan hasita.
- 21:00etan, Bertso afaria Depor tabernan. Bertsolariak JULIO SOTO eta JOANES ILLARREGI izango dira.