Maiatzaren Leheneko ikur bateratua leiho eta balkoietatik zintzilikatzeko deia egin dute

Maiatzaren Leheneko ikur bateratua leiho eta balkoietatik zintzilikatzeko deia egin dute
2020/04/30 16:29
eta kitto!
Aurreko urteetan bezala sindikatu bakoitzak Maiatzaren Lehenaren aurretik nahiz egunean bertan bere ekimen propioak antolatuko baditu ere, aurten irudi komun bat partekatuko dute euskal gehiengo sindikala osatzen duten sindikatu guztiek (ELALAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE), egungo salbuespen egoeran mezu komuna emateko. Horrekin batera, leiho eta balkoietan Maiatzaren Leheneko ikurra jartzeko deia egin dute, “langileon indarra eta aldarrikapena ikustarazteko”.

Sindikatu bakoitzak Maiatzaren Lehenaren inguruan ekimen propioak antolatuko baditu ere, aurten irudi komun bat partekatuko dute euskal gehiengo sindikala osatzen dutenek, gaur egungo salbuespen egoeran mezu komuna emateko. Adierazi dutenez, “koronabirusaren krisiak, eta aurretik bizi dugun krisi sistemikoak, sindikalgintzaren erantzuna behar du. Egoera honetan, gehiengo sindikaletik deialdi bat egiten diogu langile klaseari: gure leihoetan eta balkoietan Maiatzaren Leheneko ikurra jartzeko deia; langileon indarra eta aldarrikapena ikustarazteko”.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Egoera larria izan arren Maiatzaren Lehena aldarrikatu eta ospatu nahi dute, “modu koloretsu batean. Kapitalak marraztu nahi digun etorkizun beltzaren aurrean, guk bizitza erdigunean jarriko duen etorkizun koloretsu eta dinamikoa marraztu nahi dugu”. Irudi hori sindikatu bakoitzak bere webgune eta sare sozialetan argitaratzen dituen kartel digital, bideo eta abarretan egongo da. Horrekin batera, herritarrei dei egiten diete, “aipatutako irudia nork bere balkoian edo leihoan jartzeko, izan inprimatuta, izan eskuz egina”.

Maiatzaren Lehena oso egoera berezian datorrela dio Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak: “Ezingo gara mobilizatu modu normalizatu batean, baina langile klasearen harrotasuna nabarmenduko dugu”. Biharko auto karabana, streaming bidezko jarduerak eta balkoietako protestak aurreikusi dituzte. Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren arabera, berriz, “bizitzarako funtsezkoak diren sektoreei balioa eman behar zaie, lan horiek orain arte prekarizatuta egon baitira”. Eta CCOO eta UGT sindikatuek, berriz, adierazpen bateratua egin dute. Aurtengo Maiatzaren Lehena langileei omenaldia egin eta eskerrak emateko baliatuko dute.

https://youtu.be/_oHYAju0KpI