Maiatzeko hauteskundeetara berarekin batera joango den taldea aurkeztu du Josu Mendicutek

Maiatzeko hauteskundeetara berarekin batera joango den taldea aurkeztu du Josu Mendicutek
2023/04/21 22:12
eta kitto!
Gaur arratsaldean aurkeztu du Josu Mendicute EAJ-PNVko alkategaiak berarekin batera hauteskundeetara aurkeztuko den taldea, “hiriak aurrera egin dezan Eibar gehiago izatearen alde eginez”. Mendicute buru duen taldeari Aiora Arrieta eta Patricia Guruzeta gehitu zaizkio, eta Amaia Albizu, Elena Ibañez, Mertxe Garate, Jon Perez eta Alberto De la Hoz zinegotziek ere taldean jarraituko dute:. “Ondo lan egin duen eta Eibarrek erakargarritasuna berreskuratzeko motibazio handia duen talde bat osatzen dugu, jendearengandik hurbil egoten dakiena. Gure hiriaren alde onena eman nahi dugun pertsonak gara, inori protagonismoa kendu gabe, eibartarra izateaz harro dauden eta Eibar gehiago izatea nahi duten pertsonak”.
Aiora Arrieta (Mutriku, 1988) mutrikuarra da, baina hamar urte daramatza Eibarren bizitzen, eta dagoeneko bere burua eibartartzat dauka. Independente gisa aurkezten da. Administrazio eta Finantzetako goi-mailako gradua du, eta Irizar kooperatiban egiten du lan. Eta Patricia Guruzeta (Eibar, 1975) Administrazio eta Finantzetan lizentziaduna da, eta metalaren sektoreko hainbat arlotako enpresen administrazio eta kudeaketan lan egin du.

Josu Mendicute buru duen hautagaitzak Amaia Albizu (2), Elena Ibañez (3), Mertxe Garate (4), Jon Pérez (5), Alberto De la Hoz (6), Aiora Arrieta (7) eta Patricia Guruzeta (8) izango ditu atzetik. Zerrendak aurrera jarraitzen du: Iker Badiola (9), Irma Iris Ruiz (10), Ana Alberdi (11), Josu Agirre (12), Begoña Muguruza (13), Elen Muniategi Pastor (14), Oskar Alberdi (15), Mitxel Balenciaga (16), Ivan Honrubia (17), Ione Telleria (18), Isabel Azpiazu (19) Pillipa Milikua (20) eta Isabel Elorza (21) Udal Batzarreko presidenteak ixten du zerrenda. Ordezkoen postuetan Jesus Mari Agirre alkate ohia, Eva Juez legebiltzarkidea eta Javier Zorrakin daude.

taldean