Maider Castillo eibartarra Realaren organigramara

Levanten 20 urtetik gora egin ditu gure herriak eman duen emakume futbolari garrantzitsuenak
Maider Castillo eibartarra Realaren organigramara
2025/01/15 12:44
eta kitto!

Bere ibilbidea Eibartarrak taldean hasi zuen Maider Castillok, Valentzia aldean 23 urte egin eta gero, Realera etorriko da bertako emakumezkoen futboleko ardura nagusiak hartzeko, arlo hori daraman Garbiñe Etxeberriarekin elkarlanean.

Gure herriak eman duen futbolari garrantzitsuena izan da Castillo, 60. hamarkadan SD Eibarren jokatu zuen Jesus Mari Castillo "Txitxia"ren alaba, eta Japonian ere jokatu zuen Levantera joan aurretik. Valentziako taldearekin hainbat Liga bereganatu zituen eta, jokalaria eta kapitaina izateaz gain, ondoren entrenatzaile, koordinatzaile eta zuzendaritzako kide lanak egin izan ditu. Selekzioan ere ibilbide luzea egin zuen.