Maila altuko sukaldariak XXX. Bakailao Txapelketan

42 bikotek hartu zuten parte atzoko txapelketan, eta maila bikaina erakutsi zuten.
2024/11/25 12:46
eta kitto!

Giro ederra egon zen atzo Untzaga plazan egin zen XXX. Bakailao Txapelketa San Andres Sarian. Parte-hartzea ere sekulakoa izan zen: guztira 42 bikote aritu ziren bakailao kazolak prestatzen. Lehenengo saria (garaikurra, txapelak, 300 euro eta Alkorta anaiak, Solera eibarresa eta Urzante Olioak etxeek emandako produktuak) Rafael Martinez eta Roxana Surisek osatutako bikotearentza izan zen. Bigarren lekuan (garaikurra, 200 euro eta Alkorta anaiak, Solera eibarresa eta Urzante Olioak etxeek emandako produktuak) Jesus Asurmendi eta Martin Mandiola geratu ziren, eta hirugarren saria (100 euro, Solera Eibarresa eta Urzante Olioak etxeek emandako produktuak) Luis Ayuso de la Fuente eta Margarita Iparraguirrerentzat izan zen. Zorionak guztiei!

ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA