Maila berrian esperientzia hartzen doan Urbat-Urkotronik waterpolo taldeak 15-12 galdu zuen Godellarekin

Maila berrian esperientzia hartzen doan Urbat-Urkotronik waterpolo taldeak 15-12 galdu zuen Godellarekin
2023/10/24 11:32
eta kitto!
2. Maila Nazionala ez da edozein kategoria, baina, hala ere, eibartarrak badoaz maila horretako aurkariei neurria hartzen. Horrela, asteburuan jokatutako ligako hirugarren jardunaldian, amaierarako minutu eta erdi falta zenean, Urbat-Urkotronik waterpolo taldekoek ondo erakutsi zuten bazutela zer esatekorik, Godellako markagailuak 13-12koa erakutsen baitzuen.

Davide Cerchiren mutilak indartsu igerilekuratu ziren, lehenengoko bi jokaldietan 0-2ko aldea ezarriz. Ondorengoko minutuak nahasiagoak izan ziren eibartarrentzat, “akats ugarirekin, eta hainbat nahasketekin erasoko eta defentsako jokoan”. Hala ere, adierazitakoa: minutu eta erdiren faltan berdintzeko aukera zabalik zutela iritsi ziren, baina horren ordez beste bi gol jaso zituzten tarte horretan.

Laugarren jardunaldiko partiduan, Urbatekoek Elx hartuko dute Donostiako Paco Yoldi igerilekuan, azaroaren 4an jokatuko den neurketan.