Mailari eusteko bidean garaipen garrantzitsua lortu zuen Mek Eibar Eskubaloiak

Mailari eusteko bidean garaipen garrantzitsua lortu zuen Mek Eibar Eskubaloiak
2023/12/13 12:34
eta kitto!
Azken jardunaldian Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen talde nagusiak 27-19 irabazi zion Ipuruan Loiolari. Garaipen horrek bi puntu garrantzitsu poltsikoratzea ekarri zion Andoni Perezek gidatzen duen taldeari, 9nako berdinketaren ondoren partidua gobernatzen jakin zuen egindako lanari esker. Bigarren zatiko 17. minuturako lortutako lau goleko aldeak lasaitasuna eman zien eibartarrei, Loiolaren 4:2ko defentsa gaindituz garaipena lortzeko. Irune de Castro izan zen goleatzaile nagusiena, zortzi golekin, eta Karmele Hurtado ere nabarmendu zen, beste bost eskuratuz.

1. Maila Nazionalean jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiko gizonezkoen lehen taldeak, bestalde, burua makurtu zuen Tolosaren aurrean, azkenenan sei golengatik galtzeko (32-26). Fernando Fernandezen mutilek ez zuten euren egunik onena izan eta, Haritz aurkarien atezainak egindako geldiketekin batera, lau penaltietan huts egin zuten.