Maite Arriagaren sormen tailerrean parte hartu duten emakumeen lanekin erakusketa zabalduko dute gaur Topalekun

Martxoaren 8ko lantaldeak antolatuta egin da sormen tailerra.
Maite Arriagaren sormen tailerrean parte hartu duten emakumeen lanekin erakusketa zabalduko dute gaur Topalekun
2025/03/14 16:28
eta kitto!

Maite Arriagaren eskutik aste honetan egindako sormen tailerrean parte hartu duten emakumeen lanekin erakusketa zabalduko dute gaur, 19:00etan, Topalekun. Tailerra eta gaur inauguratuko den erakusketa Martxoaren 8ko lantaldeak antolatutako Bizitza duinak, guztiontzat eta edonon programazioaren baitan burutu dira, eta martxoaren 30era arte egongo da ikustera joateko aukera.