Maite Gonzalez da Urbat IKE-ren otarraren irabazlea
Waterpolo klubeko taldeak aste honetan itzuliko dira lehiara
2025/12/09
12:24
Ekhi Belar Errasti
Urbat IKE waterpolo klubak rifak jarri zituen salgai San Andres jaietan eta, zozketa egin ondoren, Maite Gonzalez izan da otarraren irabazlea. Klubak eskerrak eman nahi dizkie rifak saltzen eta erosten egon direnei.
Asteburu honetan atsedena hartu ondoren, Urbat Urkotroniken taldeak lehiara itzuliko dira berriz. Seniorren lehen taldeei dagokienez, neskek bolada onari eutsi nahi diote eta mutilek denboraldiko lehen garaipena lortzeko esperantzarekin daude.