Maite Gurrutxaga ilustratzailea izan da Harixa Emoten saioan
2023/12/20
10:38
eta kitto!
Harixa Emoten literatur tertulien urteko azkeneko saioa egin zen atzo eta azken saio horretako gonbidatua Maite Gurrutxaga ilustratzailea izan zen. "Habiak" komiki-liburuarekin etorri zen Eibarrera, 2014an, ilustrazio alorrean, Euskadiko Literatur Saria irabazi zuen lanarekin, hain zuzen. Amezketarrak lan horren eta, oro har, bere ibilbidearen inguruan jardun zuen tertuliara hurbildu zirenekin.