Maite Peñarekin zaintzari buruzko topaketa antolatu du Eibarko EAJ-PNVk, eguenerako Batzokian

Maite Peñarekin zaintzari buruzko topaketa antolatu du Eibarko EAJ-PNVk, eguenerako Batzokian
2023/12/11 10:37
eta kitto!
Eibarko EAJ-PNVk Maite Peñarekin topaketa antolatu du eguenerako, abenduaren 14rako, Batzokian (Ego Gain, 1-1D),  eta nahi duenarentzat zabalik izango da. Interesa duenak izena eman beharko du, eajpnveibar@gmail.com postara idatziz edo 943120616 telefonora deituz. Antolatzaileen berbetan, “Peña Zainketetako eta Gizarte Politiketako diputatua da Gipuzkoako Foru Aldundian 2015etik eta, beraz, ondo baino hobeto ezagutzen du zaintzei lotutako arloa eta bere ekosistema osoa. Helburua alderdi jeltzalea etorkizunerako lantzen ari den zaintza ereduaren berri ematea da. Eredu sendoa, eraldatzailea, feminista eta komunitarioa izango da, eta lidergo publikotik abiatukoa”. Topaketa 19:00etan hasiko da, eta Batzokiko Berbaldiak ekimenaren barruan antolatu dute.