Malkoak botatzeko ordua ailegatu da
Gaur, 18:30ean, kalejiran aterako dute sardina Untzagatik.
2025/03/04
13:34
eta kitto!
Aratoste Martitzenarekin batera, aurtengo Aratosteak agurtzeko ordua ailegatu zaigu. Urtero bezala, haurrak izango dira protagonista gaur, 17:00etatik aurrera Untzagan Astixaren eskutik egingo diren jolasetan. Jarraian, 18:30ean, kalejiran aterako dute sardina, Adolfo Jainagaren trikitixa-eskolakoek girotuta. Untzagatik irten, Toribio Etxebarria zeharkatu eta Untzagara bueltatuko dira. Beraz, atera zapiak eta ondo pasa!