Malagako Espejo Negro taldekoek helduendako txotxongilo ikuskizuna taularatuko dute gaur Coliseoan
2012/03/09
00:00
eta kitto!
Gaur 20.30etan Espejo Negro taldekoek El fantástico viaje de Jonás, el espermatozoide antzezlana taularatuko dute Coliseoan, 35. Antzerki Jardunaldien baruan. Gaurko ikuskizunean txotxongiloak izango dira protagonista eszenatokian, helduentzat prestatutako lan honetan. Sarrerak 11 euro balio eta Coliseoan bertan erosteko aukera izango da, 19.00etatik aurrera. Bihar arratsaldean, berriz, 17.00etatik aurrera antzezlan bera ikusteko aukera izango da, umeentzat moldatutako bertsioan (biharko sarrerak 5 euro balio du).