Malape eta Xania futbol-zaletuaren gorenean joango dira oporretara
2023/12/18
12:11
eta kitto!
Eibarko fubol-zaletuaren 42. edizioak Gabonetako oporrak hartu ditu azken asteburuan jokatutako partiduekin. Eta Ligaren erdia pasatuta, Malape eta Xania tabernak daude sailkapenaren lidergoan, 21 punturekin berdinduta. Gainera, azken jardunaldian lortutako garaipenek atzetik datozenerekiko aldeak handitzea ekarri du, Garajes Garcia eta BOJ bost puntura daudelako. Jardunaldi horretanXania Tabernak 3-0 irabazi zion Garajes Garciari, Malape Tabernak 6-0 Gastro Gildari, BOJ-ek 1-4 galdu zuen Limpieza Ruedari eta, borrokatua izan zen partidu bakarrean, Baserrik eta Bar Marem-ek hiruna berdindu zuten.
Gabonetako oporren bueltan, urtarrilaren 13an jokatuko da hurrengo jardunaldia.