Malape Taberna eta Garajes Garcia taldeek jokatuko dute futbol zaletuaren Kopako finala

Finala maiatzaren 23an jokatuko da, 10:30ean, Unben, eta ondoren sari banaketa egingo da
Malape Taberna eta Garajes Garcia taldeek jokatuko dute futbol zaletuaren Kopako finala
2026/05/18 12:26
Ekhi Belar Errasti

Datorren larunbatean, maiatzak 23, jokatuko da futbol zaletuaren Kopako finala. Malape Taberna eta Garajes Garcia taldeak arituko dira nor baino nor, 10:30ean Unben jokatuko den neurketan.

Finalaurreko partiduetan, Malapek 7-2 irabazi zion Garajes Garcia taldeari eta Bergara Pneumatikoak taldeak 2-0 Xania Tabernari. Baina herriko jaiak direla eta, Bergara Pneumatikoak taldeak uko egin dio finala jokatzeari eta Garajes Garcia arituko da bertan.

Finalaren ondoren, antolatzaileek sari-banaketa egingo dute Unbeko tabernan.