Malape Taberna futbol zaletuaren supertxapeldun bilakatu da

Ermuko eta Eibarko liga txapeldunen arteko finala irabazi du Elgoibarko taldeak
Malape Taberna futbol zaletuaren supertxapeldun bilakatu da
2026/06/01 09:31
Ekhi Belar Errasti

Joan den asteburuan Kopako finala ezustean galdu ondoren, Malape Tabernak Ermuko eta Eibarko liga txapeldunen arteko final handia irabazi du asteburu honetan. Elgoibarko taldeak Inter CF izan zuen arerio eta 3-1 gailendu zitzaion Ibon, Arriola eta Pabloren golei esker. Ermuarren gola Andelsonek egin zuen.

Partida honekin amaitutzat eman zaio futbol zaletuaren denboraldiari. Laburbilduz, Liga Malapek irabazi zuen, Kopa Bar Maremek eskuratu zuen eta azken txapelketa handia, Ermuko eta Eibarko liga txapeldunen kopa, Malaperen eskuetan geratu da.