Malape Tabernak Bar Marem jipoitu du (8-0)

Asteburu honetan atsedena hartuko dute aratosteak direla eta
Malape Tabernak Bar Marem jipoitu du (8-0)
2026/02/09 11:12
Ekhi Belar Errasti

Liga amaitu du Malape Taberna txapeldunak, eta nola gainera. Bar Marem bigarren sailkatuaren aurka jokatu du asteburuan eta liga zergatik irabazi duen erakutsi dio, 8-0 irabazi baitio Arriolaren eta Itziarren hat-trickarekin eta Koldo eta Keparen golekin.

Hirugarren eta laugarren sailkatuek ere elkarren aurka jokatu dute, eta oraingoan atzetik zihoan taldea izan da garaile. Bergara Pneumatikoak taldeak 3-8 irabazi dio Xania Tabernari eta aurrea hartu dio sailkapenean.

Asteburu honetan ez da jardunaldirik egongo, aratosteak ospatuko direlako, eta hurrengo astean jokatuko da Ligako azken jardunaldia, Kopa txapelketa hasi baino lehen.

 

Emaitzak

Malape Taberna 8 - 0 Bar Marem

Garajes Garcia 1 - 3 Adahi Etxegi

Xania Taberna 3 - 8 Bergara Pneumatikoak

Baserri 3 - 7 Limpiezas Rueda

 

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 42 puntu
  2. Bar Marem, 29 puntu
  3. Bergara Pneumatikoak, 29 puntu
  4. Xania Taberna, 27 puntu
  5. Kalaka Buenos Aires, 24 puntu
  6. Adahi Etxegi, 22 puntu
  7. Garajes Garcia, 19 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 6 puntu
  9. Baserri, 0 puntu