Malape Tabernak garaipena bakarrik ezagutzen du

Sei partidutatik seirak irabazi ditu futbol zaletuaren sailkapeneko liderrak
Malape Tabernak garaipena bakarrik ezagutzen du
2025/10/20 12:17
eta kitto!

Futbol zaletuaren sailkapeneko lehen bi taldeen arteko lehia jokatu zen asteburuan eta liderra atera zen garaile. Malape eta Xania tabernen arteko partidua 2-0 amaitu zen lehenengoan alde, Xabier eta Ikerren golei esker, eta bost puntuko aldea ateratzen dio orain bigarren sailkatuari, Bar Maremi.

Bar Maremek azken partiduetan burua altxatu duen Kalaka Buenos Airesen jokatu zuen eta, kostata izan arren, 2-1 irabazi zion.

Sailkapenaren azkenengo postuetan dabiltzan taldeei dagokienez, Limpiezas Ruedak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Adahi Etxegiri 1-2 irabazi ondoren. Beraz, Baserri da oraindik punturik lortu duen talde bakarra.

 

Emaitzak

Adahi Etxegi 1 - 2 Limpiezas Rueda

Bar Marem 2 - 1 Kalaka Buenos Aires

Malape Taberna 2 - 0 Xania Taberna

Garajes Garcia 4 - 0 Baserri

 

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 18 puntu
  2. Bar Marem, 13 puntu
  3. Xania Taberna, 12 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 10 puntu
  5. Kalaka Buenos Aires, 6 puntu
  6. Garajes Garcia, 6 puntu
  7. Adahi Etxegi, 3puntu
  8. Limpiezas Rueda, 3 puntu
  9. Baserri, 0 puntu


Hurrengo jardunaldia

Urriak 25, 09:00: Baserri - Kalaka Buenos Aires

Urriak 25, 10:30 : Bar Marem - Xania Taberna

Urriak 26, 09:00: Garajes Garcia - Malape Taberna

Urriak 26, 10:30: Adahi Etxegi - Bergara Pneumatikoak

Atsedena: Limpiezas Rueda