Malapek ihes egin du futbol zaletuaren lidergoan

Xaniaren porrota aprobetxatu du liderrak eta txapelketa lortzeko faborito nagusia da
Malapek ihes egin du futbol zaletuaren lidergoan
2026/01/19 10:25
Ekhi Belar Errasti

Ezustekoa gertatu da futbol zaletuaren ligan eta, denboraldia amaitzeko hiru partiduren faltan, Malape Tabernak eskura du txapelketa. 7. postuan doan Garajes Garciak 3-2 irabazi zion Xania bigarren sailkatuari eta, Malapek Baserriri 8-1 irabazi ondoren, sei puntuko aldea ateratzen dio orain sailkapenean. Talde biak elkarren aurka arituko dira domekan.

Hirugarren postuan Bar Marem dago, baina atseden hartu du azkenengo jardunaldian eta lehen bi sailkatuek baino partidu bat gutxiago du jokatuta. Dena dela, liderrarengandik zazpi puntura dago eta Malapek huts egin beharko luke harrapatu ahal izateko.

 

Emaitzak

Xania Taberna 2 - 3 Garajes Garcia

Bergara Pneumatikoak 6 - 1 Limpiezas Rueda

Kalaka Buenos Aires 4 - 0 Adahi Etxegi

Malape Taberna 8 - 1 Baserri

 

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 33 puntu
  2. Xania Taberna, 27 puntu
  3. Bar Marem, 26 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 23 puntu
  5. Kalaka Buenos Aires, 18 puntu
  6. Adahi Etxegi, 16 puntu
  7. Garajes Garcia, 16 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 6 puntu
  9. Baserri, 0 puntu

 

Hurrengo jardunaldia

Urtarrilak 24, 09:00: Limpiezas Rueda - Adahi Etxegi

Urtarrilak 24, 10:30: Kalaka Buenos Aires - Bar Marem

Urtarrilak 25, 09:00: Baserri - Garajes Garcia

Urtarrilak 25, 10:30: Xania Taberna - Malape Taberna

Atsedena: Bergara Pneumatikoak