Maliko atentatua gaitzesteko kontzentrazioa egin da Untzagan
2015/11/23
00:00
eta kitto!
Gaur eguerdian kontzentrazio isila egin da Untzagan, udalak deituta, asteburuan Malin izandako atentatua gaitzesteko. Horrela, Parisen gertatukoarekin bezala, udalak Malin izandako atentatua ere irmotasunez gaitzesten duela erakutsi eta, aldi berean, biktimen senideei eta adiskideei elkartasuna adierazi nahi izan du. Gertakarien harira egindako adierazpenetan "Eibarko udalak indarkeria terrorista guztiz arbuiatzen duela eta munduko edozein tokitan gertatzen diren ankerkeriak gaitzesten dituela" diote.