Eskualdeko ia herri guztietan daude koronabirusa duten gaixoak, guztira 68 (eskualdeko eta EAEko datuak)
2020/03/26
14:49
eta kitto!
Orain dela 24 ordu baino 12 gaixo gehiago daude Debabarrenean. Koronabirusak eskualdean duen eragina egunetik egunera handiagoa da gure gure eskualdean. Eusko Jaurlaritzak gaur eman dituen datuen arabera, 68 lagunek eman dute positiboa Koronabirusean. Kasu gehienak Eibarren daude, guztira 28. Ondoren, Elgoibar daukagu, 14 gaixorekin. Ermuan eta Deban 8 gaixo daude, eta Mutrikun 6. Soraluzen eta Mendaron bina daude, eta Mallabiak gaixorik ez duen eskuladeko herri bakarra izatea jarraitzen du.
Hauek dira gaixotutakoen datuak herriz herri:
Eibar 28
Elgoibar 14
Ermua 8
Deba 8
Mendaro 2
Mutriku 6
Mallabia 0
Soraluze 2

COVID-19arekin kutsatutakoen kopurua 3.946ra iritsi da Euskadin, beste 675 positibo izan ondoren
675 kasu positibo berrien ondoren, COVI-19arekin kutsatutakoak 3.946 dira Euskadin. Horietatik 1.375 EAEn ospitalizatuta daude. Atzoko 20:00ak arte 25 heriotza erregistratu zituztenez, 180 lagun dira hildakoak.
Lurraldeka:
BIZKAIAN, 1.850 lagun kutsatu dira, eta horietatik 849 ospitalizatuta daude.
GIPUZKOAN, positiboak 661 dira (horietatik 201 ospitalizatuta daude).
ARABAN, 1.435 kutsatu daude, eta horietatik 325 ospitalizatuta daude.
Orain arte, 10.142 detekzio-proba egin dituzte EAEn. 1.511 atzo bakarrik, hau da, orain hiru egun baino ia bi aldiz gehiago.
Orain arte, sendatutako 89 pertsona daude erregistratuta, eta 532k jaso dute ospitaleko alta.
223.640 maskara eta beste horrenbeste eskularru helarazi dizkie Osasun sailak udal eta mankomunitateei, etxez etxeko arretarako; era berean, zaharren egoitzetara ere materiala bidaltzen segitzen du

Martxoaren 26ko eguneratzea | Kasu positibo berriak | Pertsona ospitalizatuak | Hildako pertsonak | Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA | 228 | 325 | 94 | 1435 |
BIZKAIA | 349 | 849 | 65 | 1850 |
GIPUZKOA | 98 | 201 | 21 | 661 |
EAE GUZTIRA | 675 | 1375 | 180 | 3946 |