Mankomunitateak 17.181.445,21 euroko aurrekontua onartu du 2024rako

Mankomunitateak 17.181.445,21 euroko aurrekontua onartu du 2024rako
2023/12/27 12:23
eta kitto!
Debabarrena eskualdeko Mankomunitateak 2024rako 17.181.445,21 euroko aurrekontua onartu du, iaz baino 1.246.958,45 euro gehiago (% 7,82). "Urte berrirako aurrekontuaren helburua da gaur egun ematen dituen zerbitzuen kalitateari eustea, hobekuntzak txertatuz eta gastuei eusten saiatuz, Mankomunitatea osatzen duten udalei kuotak gehiegi ez handitzeko; hori guztia, inflazioaren ondorioz etengabe kostuak nabarmen igotzen ari diren testuinguruan, erregaiaren gastua eta ibilgailuen konponketa- eta mantentze-lanetako gastuen igoera nabarmenduz eta, honekin, batera, lege eskakizun berriengatik sortutako aparteko gastuak, hala nola, errausketagatik ordaindu beharreko zerga", azaldu dute arduradunek.

 

Hiru ardatz nagusi zerbitzu publikoa hobetzen jarraitzeko
Hiru ardatz nagusi izan dira kontuan 2024ko aurrekontua osatzerakoan: zorroztasun ekonomikoa, ekonomia berderantz trantsizioa eta kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzea.

Hori horrela, honako helburu nagusiak finkatu dira egungo zerbitzuak hobetzeko: "kale garbiketa zerbitzua indartzea ur bidez ematen den zerbitzua handituz eta lan egiteko material berriak erosiz, zerbitzuak digitalizatzeko proiektua garatzea eta martxan jartzea, Plan Estrategikoa amaitzea helburu estrategikoak eta ekintza plana finkatuz, organikoaren edukiontziak ixtea eta Eibarko lantegiaren eta transferentzia-estazioaren eraberritzea egitea, besteak beste", diote.

Beraz, ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinak gaika biltzera eta kudeatzera bideratutako partidetan egin da. Partida horien zenbatekoa 10.351.094,09 eurokoa da guztira, 2023an baino 1.033.289,73 euro gehiago. Atal honetan, indartu diren esparru hauek nabarmentzen dira: zatiki berrien bilketa martxan jartzea, edukiontziak berritzea karga lateraleko edukiontzien bidez eta hiri-hondakinen bilketa zerbitzuaren digitalizazioa martxan jartzea.

Gaikako bilketaren ondoren, kale garbiketak du pisu berezia aurrekontuan. Mankomunitateak 4.768.513,74 € erabiliko ditu horretarako, 2023an baino 283.570,53 euro gehiago. Arlo horretan, ondorengo inbertsio egingo dira: hiru ekortzeko makina, hidrogarbigailu bat eta kale garbiketako aldageletako takillak erostea, besteak beste.

Honakoak izango dira urte berrian Udalek Mankomunitateari ordaindu beharreko kuotak:

inbertsioa

Informazio gehiago Debabarrena Mankomunitateko atarian