Eskualdeko udalak bide publikoan lau zatikiko paperontziak jartzearen aldeko apustua egiten ari dira
2021/05/31
15:52
eta kitto!
Eskualdeko udalak bide publikoan lau zatikiko paperontziak jartzearen aldeko apustua egiten ari dira, izan ere, “baliabide bat dira birziklapenaren eta ingurumenaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta hezteko, etxean ez ezik, eguneroko bizitzako eremu guztietan ere hondakinak bereizteko ohiturak sortzeko”. 2020an Mankomunitateak 10.262,30 euroko inbertsioa egin zuen kaleak garbitzeko 24 orga erosteko eskualdeko udalerrietako paperontzietako hondakinak gaika biltzeko (gehienak lau frakziokoak: organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak eta errefusa)
Egun, guztira, lau zatikiko 99 zaborrontzi daude eskualdeko udalerrietako kaleetan, eta, birziklapena eta herritarren kontzientziazioa sustatzeko dinamikari jarraituz, datozen urteetan kopurua handitzea espero da. Paperontziek lau atal desberdin dituzte: marroi kolorekoa, non hondakin organikoak bota behar diren, hala nola fruta-azalak, pipak, ogia edo janari-soberakinak; urdina, non erosketa-tiketak, etiketak, gutun-azalak edo paper eta kartoi hondakinen beste mota batzuk utzi behar diren; horia, non ontzi arinak utzi behar diren, hala nola litxarreria-poltsak, plastikozko poltsak, patata-poltsak edo latak. Eta, azkenik, gainerako hondakinak atal grisean utzi behar dira.