Mankomunitateak ontzi arinak gaika biltzeko sentsibilizazio bideoa egin du
2023/03/29
11:33
eta kitto!
Debabarreneko Mankomunitateak ontzi arinen birziklapena areagotzea du helburu eta, horretarako, ontziak gaika biltzeko sentsibilizazio bideo didaktikoa argitaratu du. Bertan, edukiontzi horian utzi daitezkeen hondakinak zeintzuk diren adierazteaz gain, gaikako bilketaren funtzionamenduaren inguruko informazio hezitzailea azaltzen da.
Mankomunitateak pausu bat haratago eman nahi du gai horren inguruan. “Herritarrei edukiontzi batean zer bota daitekeen eta zer ez soilik azaldu beharrean, hondakinen kudeaketa nola egiten den azaltzea da asmoa, ulertu dezaten hondakin bakoitzari tratamendu berezia ematen zaiola, eta hondakinak gaika biltzea ingurumenarentzat mesedegarria izateaz gain, eskualdeko familien poltsikoentzat ere hobea dela”, euren berbetan. “Guztiok hondakinak modu egokian sailkatuko bagenitu, urtean 2.021.964,99 euro inguru aurreztuko lituzke Mankomunitateak”.
Erakundearen arabera, datuek erakusten dute oraindik badagoela hobetzeko tartea. Izan ere, 2022an Debabarrenako herritar bakoitzak 426kg hondakin sortu zituen, eta horietatik %55a jaso zen gaika.

Zer bota daiteke edukiontzi horian?
Edukiontzi horian plastikozko ontziak, metalezko ontziak eta brikak, esaterako. Garrantzitsua da hondakin horiek dagokion edukiontzi barruan uztea, bestela ez baitira gaika biltzen. Eta ezin dira bertan utzi ontziak ez diren plastikozko eta metalezko objektuak, rafiazko poltsak, eskolako materiala, jostailuak… utzi daitezke.