Maria Jimenezen bizitzan oinarritutako ikuskizuna emango dute hilaren 26an

Maria Jimenezen bizitzan oinarritutako ikuskizuna emango dute hilaren 26an
2024/01/15 11:49
eta kitto!
‘Quiero ser Maria Jimenez’ ikuskizuna ekarriko dute hilaren 26an, 19:00etan, Coliseo antzokira. Ikuskizunak abeslari gazte baten bizitza kontatzen du, Maria Jimenezen ibilbidearen bidez. Funtzioan artista polemikoaren bizitza aurkezten da, bere errepertoriorik ezaguna interpretatuz.

Rosalinda Galan egongo da eszenatoki gainean. Aktore, flamenko-kantari eta konpositore sevillarrak baimena eskatu zion Maria Jimenezi proiektu hau gauzatzeko. Mariak ile-apaindegira laguntzeko eskatu zion, eta bidean onartu egin zuen: “nire bedeinkazioa duzu, polita”.