María Mirallesek SD Eibarrekin jarraituko du 2025ko ekainera arte

Castelloneko atezainak elastiko armagina jantziko du beste denboraldi baterako
María Mirallesek SD Eibarrekin jarraituko du 2025ko ekainera arte
2024/05/10 12:57
eta kitto!

SD Eibar-ek eta Maria Miralles lehen taldearen atezainak akordioa sinatu dute 2025ko ekainera arte kontratua luzatzeko. Castelloneko atezainak elastiko armagina jantziko du beste denboraldi baterako, jokalariarentzako hirugarren denboraldia izango den honetan.

Miralles 2022ko uztailean iritsi zen Eibarrera, Real Oviedotik etorrita, eta bi urterako sinatu zuen 2024ko ekainera arte. Atezaina iazko denboraldian 1. mailara igotzeko pieza garrantzitsua bilakatu zen; eta aurten, bide beretik, ligako 26 partidutan titular izanda, zortzi aldiz laga du porteria hutsean. Azken jardunaldietan, gainera, protagonista izan da taldeari egindako ekarpenei esker, bi partidutan jarraian penaltiak gelditzeaz gain, azkeneko bost partiduetatik lautan ez duelako golik jaso.