Maria Zambranoren inguruko bideo-foruma eskainiko dute astelehenean Andretxean

Maria Zambranoren inguruko bideo-foruma eskainiko dute astelehenean Andretxean
2024/02/08 14:01
eta kitto!
Berdintasun Zerbitzua-Andretxearekin elkarlanean Pagatxa Emakume Taldeak antolatzen duen Emakumeen Istorioak zikloko bideo-forum saioa egingo da astelehenean, 18:00etatik aurrera, Andretxean. Oraingo honetan Maria Zambrano izango da protagonista eta saioa Patricia Perex Cotok dinamizatuko du. Sarrera librea da.

María Zambrano Alarcón (Vélez-Málaga, Málaga, 1904ko apirilaren 22a - Madril, 1991ko otsailaren 6a) espainiar filosofo, poeta eta saiakeragilea izan zen. 1981ean Asturiasko Printzea saria jaso zuen eta 1988an Cervantes saria. XX. mendeko espainiar pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen.[