Marino Plaza artista eibartarra hil da

Marino Plaza artista eibartarra hil da
2016/02/23 21:07
eta kitto!
Gaur hil da Marino Plaza (1943-2016), Lasturren bizi zen artista eibartarra. Fernando Beorlegi, Daniel Txopitea eta Iñaki Larrañaga Iglesias artistekin batera, Gorutz Taldea sortu zuen laukotean egon zen Plaza, 1974an. Sasoi hartan Euskal Herrian egiten zen paisaia idealista eta margolan kostunbristatik aldentzeko asmoz osatu zuten, bide berriak ikertzeko eta elkarrekin erakusketak antolatzeko helburuarekin. Taldearen lanak Eibarren ez ezik Elgoibarren, Gernikan, Irunen, Gasteizen eta Iruñean izan ziren ikusgai, besteak beste. Geroago, artista bakoitzak bere bideari bakarka ekin zion. Hala ere erakusketa kolektiboa antolatu zuten 2004an, Donostian, Egia kultur etxean, "Reencuentro Grupo Gorutz" izenburuarekin. Hori izan zen Gorutz taldearen azken erakusketa.


image
image
image