Markel Alberdi igerilari eibartarra Joko Olinpikoetan izango da azkenean

Markel Alberdi igerilari eibartarra Joko Olinpikoetan izango da azkenean
2016/06/15 15:39
eta kitto!
Bidasoa XXI taldeko Markel Alberdi igerilari eibartarrak azkenean Rioko Joko Olinpikoetan parte hartuko duela eman dute aditzera, Britania Handiak 4x100 metroko errelebu proban parte hartzeari uko egin dio eta. Britaniarren erabakiak Markel Alberdik, Bruno eta Miguel Ortiz-Cañavate anaiek eta Aitor Martinezek osatutako laukoteari Joko Olinpikoetan parte hartzeko bidea zabaldu dio, Europako Igeriketa Txapelketan bosgarren sailkatu eta gero, Rion lehiatu ahal izateko euren aurretik sailkatutako talderen batek parte hartzeari uko egitea, Joko Olinpikoetara joateko beste modurik ez zuten eta. Britania Handiko taldeak 2015eko Mundialean 4x200 metrokoan garaipena lortu zuen eta, indarra errelebu horretan ipintzeko asmoz, errelebu motzean ez lehiatzeko erabakia hartu du azkenean.