Markel Artetxe eibartarrak Racing Club Ferrolen jokatuko du
Markel Artetxe Artetxek (Eibar, 1999) Racing de Ferrolen jokatuko du datorren denboraldian. Jokalari eibartarra Barakaldo CF taldean ibili da azken hiru denboraldietan eta bertako zaleen errekonozimendua lortu du bere profesionaltasunari eta lanari esker.
Bigarren Mailatik jaitsi ondoren, Racing de Ferrolek Lehen Federazio –1. multzoan jokatuko du 2025-26 denboraldian.
SD Eibar-ko beheko mailetan hezia, Markel Artetxe bigarren taldetik pasa zen Barakaldo CF taldearekin fitxatu aurretik 2022/23 denboraldian. Talde bizkaitarrarekin bi maila-igoera lortu ditu eta Lehen Federazioko azken kanpainan paper garrantzitsua izan du. Aurreko denboraldian 33 partida jokatu zituen, tartean Errege Kopakoa Racingen aurka Lasesarren, eta gol bat sartu zuen.
Racing de Ferroletik azaldu duten bezala, "Markel erdiko atzelaria bere lasaitasunagatik, baloiaren desplazamendu onagatik eta aurrea hartzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da, baita bere azkartasunagatik eta sendotasunagatik ere".
Zorionak Markel!!!