Markel Artetxe jokalari eibartarrak beste urte batez berritu du Vitoria Eibar FTaren filialarekin zuen lotura

Markel Artetxe jokalari eibartarrak beste urte batez berritu du Vitoria Eibar FTaren filialarekin zuen lotura
2021/03/25 eta kitto!
2022ra arte luzatu diote hitzarmena Markel Artetxe futbolari eibartarrari Vitoria Eibar FTaren filial taldean. Duela gutxi amaitu berri dute lehen fasea, eta lehenengo postuan geratu da taldea, hortaz, igoera-faserako sailkatu dira jokalariak.

8 urte besterik ez zituela hasi zen Markel futbolean jokatzen, eta dagoeneko 14 urte daramatza Eibarko Klubean sartuta.

Honela jakinarazi zuen Twitterren SD Eibar futbol taldeko profil ofizialak:

markel 3 markel 2