Markeliñe taldeak "Euria" antzezlana eskainiko du gaur, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan
2018/05/08
10:22
eta kitto!
Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren barruan gaur 15:00etan EURIA antzezlana eskainiko du Markeliñe konpainiak Hezkuntza Esparruko aretoan. Euskarazko ikuskizunak ordubeteko iraupena dauka eta 6 urtetik gorakoentzat egokia da. Antzezlana ikusteko sarrera doan izango da.
https://youtu.be/VMN7faA2JA4
Sinopsia
"Euria” lanak, maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz. “Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, lanabes kaxa bat, eskegitzeko gantxoak, plantxa ero bat, abesti triste baten gaineko keinu ederrak, berokia, kanpora ematen duen leihoa, oroitzapenen iratzargailua eta baita marraztutako eguzkia ere. Norbaitek, altxatzeko eta aurrera egiteko dugun gaitasunaren metafora ere ikus dezake eguzki horretan.