Markez eta Zenarruzabeitia atletek dominak eskuratu dituzte Euskadiko Proba Konbinatuen txapelketan
Euskadiko Proba Konbinatuen txapelketa egin zen urtarrilaren 3an eta 4an, Euskadiko Atletismo Federazioak antolatuta. Eibarko Klub Deportiboko Kepa Markez eta Maialen Zenarruzabeitia atletak lehiatu ziren bertan eta dominekin itzuli ziren etxera.
Kepa Markez 2, sailkatu zen gizonezkoen heptatlon proban, 3.073 punturekin, zilarrezko domina eskuratuz. Probaren irabazlea Durango Kirol Taldeko Pablo Martinez de Gereñu izan zen.
Maialen Zenarruzabeitia, bestalde, 3. izan zen emakumezkoen jubeniletako pentatlon proban, 2.188 punturekin. Probaren irabazlea C.A. Barakaldo taldeko Claudia Rubia izan zen eta Ostadar taldeko Eider Redondo izan zen bigarren.