Markos Untzeta & Bidelagunak domekan 18.00etan Soraluzeko Gaztelupen
Datorren domekan (hilak 27an) Markos Untzeta eibartarrak, Bidelagunak taldekoek lagunduta, kontzertua emango du Soraluzeko Gaztelupe tabernan. Azken orduko aldaketak tartean kontzertua aurreikusita zegoena baino ordubete lehenago, 18.00etan hasiko da. Iaz "Seinaleak" (Gaztelupeko Hotsak) izenburuko laugarren diskoa kaleratu zuen musikaria Londresen igo zen lehenengoz taula gainera, blues generoko klasikoen bertsioak egiteko eta berak idatzitako kantuak eskaintzeko, baina Euskal Herrira bueltan euskeraz abesteari ekin zion eibartarrak. Domekako emanaldian, Untzetaren ahots eta gitarrarekin batera, Angel "Alligator" Ituarteren bajua, Iñaki "Tahur" Belaustegiren bateria eta Giovanni "Falcone" Zanon-en gitarra elektrikoa entzuteko aukera egongo da.