Martin Azpilikuetak komiki tailerrak eskainiko ditu azarotik aurrera Portalea Kultur Etxean

Martin Azpilikuetak komiki tailerrak eskainiko ditu azarotik aurrera Portalea Kultur Etxean
2022/10/04 08:08
eta kitto!


Martin Azpilikueta Iparraguirre eibartarrak gidatuko dituen komiki tailerretan parte hartzeko aukera izango da  Portalea Kultur Etxean azaroa eta otsaila bitartean. Modu horretan, Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegiak komikiari protagonismo handiagoa eman nahi dio.  Bi talde antolatuko dira, partaide-kopuru nahikoa lortzen bada. Alde batetik  umeentzako taldea egongo da: Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Bigarren Hezkuntzako 1. mailara. Saioak euskaraz izango dira. Taldea izen-ematearen arabera osatuko da, parte-hartzaileen adina ahalik eta homogeneoena izan dadin saiatuz.

Bestalde, gazte eta helduen tailerra egongo da, 16 urtetik gorako pertsonentzat. Saioen hizkuntza partaideen arabera izango da. Tailerrak azaroaren 9an hasi eta  otsailaren 22an amaitukko dira, 15 egunetik behin, baldin eta gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat badago.

Aurreinskripzioa, urriaren 1etik 21era bitartean egin daiteke, web-formulario baten bitartez:
-Umeen taldearentzako formularioa
-Nagusien taldearentzako formularioa





Aurreikusitako jardueren artean, gelan bertan egingo den lan teoriko eta praktikoaz gain:
- Komiki irakurketa taldeak antolatuko dira Udal Liburutegiarekin lankidetzan.
- Hileko komiki gomendatua eta iruzkindua.
- Landa-koadernoa ("Urban sketchers" motako jarduerak).
-  EHUko eta inguruko komikigileen hitzaldiak.
-  Taillarretan ekoitzitako materiala autoeditatuko da.
- Ikasturte amaieran erakusketak egingo dira originalekin.