Martitzena mendian federatzeko azken eguna izango da Deporren

Ezinbestekoa da Eibarko Klub Deportiboko bazkidea izatea
Martitzena mendian federatzeko azken eguna izango da Deporren
2024/07/12 13:35
eta kitto!

Oporrak direla-eta, bat baino gehiago egongo da interesatuta federatzearekin. Ba martitzenean, hilaren 16an, azken eguna izango da federatu txartela tramitatzeko, tartean berriak, berrikuntzak eta estaldura aldaketak egiteko. Eibarko Klub Deportiboko bulegoetan abenduaren 12an hasi ziren tramitatzen azken denboraldiko txartelak eta martitzenetik zapatura arte, 17:30etik 21:00era, egin izan dituzte.

Federatu guztiek deskontuak izango dituzte Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Asturiasko aterpeetan FEDME txartela aukeratu beharrik gabe. Ezinbestekoa da Eibarko Klub Deportiboko bazkidea izatea, gure bitartez mendian federatu ahal izateko (ez bazara bazkidea, eskatu inprimakia bulegoan edo deskargatu webgunetik,  bete eta ekarri beteta).

Istripu bat gertatuz gero egin beharrekoa Federazioak prestatutako protokoloan dago zehaztuta: 1) Deitu (+34) 918 366 190 telefonora. 2) Federazioaren poliza zenbakia esan: 055-1980000015. 3) Istripua atzerrian gertatu bada espresuki adierazi. 4) Istripuaren datuak eman. 5) Espediente zenbaki bat emango dizute, apuntatu, istripuen partea bete eta telefonoz esandako osasun zentrora joan.