Martxa Lilarekin inauguratu dute Berdintasunaren Pasealekua
2016/03/08
13:57
eta kitto!
Gaur goizean inauguratu dute aurrerantzean Berdintasunaren Pasealekua izango den Amañako pasealeku berria. Udalak eta Eibarko Emakumeen Mahaiak Martxoaren 8aren inguruan antolatutako egitarauari jarraituta, pasealekuaren ibilbidea Amañatik Legarrera bitartean bete duen Martxa Lilarekin inauguratu du kalea. Aurretik, pasealekuaren izena idatzita duen plaka agerian laga dute eta, amaieran, Xose Lois Carreira eta Iñaki Aranzabalek egindako eskultura bere behin-betiko kokalekuan, San Andres egoitza parean aurkeztu dute, artista bien parte-hartzea izan duen ekitaldian. Gaur arratsalderako, 19:00etarako, elkarretaratzea deitu dute Untzagan, "Ez gaude jokoz kanpo, martxan gaude" goiburuari jarraituta.