Martxan da alkohol gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatina sortzeko lehiaketa
Interesatuek maiatzaren 12ra arteko epea daukate lanak entregatzeko.
2025/04/23
09:13
eta kitto!
Sanjuanetarako bi hilabete falta direnean, Eibarko Udalaren Kultura eta Gizartekintza batzordeek alkohol gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatina sortzeko lehiaketa antolatu dute. Proposamenak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago, eta interesatuek maiatzaren 12ra arte izango dute lanak entregatzeko aukera.
Pegatinetan landu beharreko gaia honako hau izango da: alkohol gehiegi ez edatea; alkohola neurrian edatea komeni dela gogoratzea herriko gai guztietan.
Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.