Martxan da Barakaldo kaleko igogailu berria

Martxan da Barakaldo kaleko igogailu berria
2026/04/13 13:05
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Martxan da Barakaldo kaleko igogailu urbano berria. Udalaren arabera, azpiegitura horrek oinezkoen irisgarritasuna hobetzen du eta Estaziño-Azitain pasealekuarekiko lotura indartzen du.

Eibarko alkate Jon Iraolak adierazi du proiektua hiriaren irisgarritasuna hobetzeko estrategiaren barruan kokatzen dela. Bestalde, Obretako zinegotzi Pedro Escribanok azaldu du jarduketak Barakaldo kalea eta “Electrociclos” ingurua lotzea duela helburu.

Proiektua Next Generation EU funtsen bidez finantzatu da, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren baitan. Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko Sailaren eta Eibarko Udalaren arteko lankidetzari esker gauzatu da, eta Euskal Trenbide Sarea (ETS) arduratu da lanak egiteaz.