Martxan da Jirabira, irakurketa sustatzeko jolasa
Apirilaren 2tik martxan dago Udal Liburutegian Jirabira jolasaren 4. edizioa. Irakurketa sustatzeko asmoarekin sortutako ekimena da, eta ekainaren 9ra arte egongo da bertan.
Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrerako bazkideek parte hartu ahal izango dute jolasean. Liburu bat aukeratu behar da, eta, behin irakurrita, liburutegian emango duten fitxa bat bete beharko dute parte-hartzaileek. Fitxa bete ondoren, erruleta biratu eta galderari erantzun beharko zaio. “Zuzen erantzundako galdera bakoitzeko, laukitxo bat betetzea lortzen duzu. Irakurritako liburua euskaraz bada, laukitxoak bi izango dira”, azaldu dute Liburutegitik. Parte-hartzaile guztientzako detailetxo bat egongo da.
Eibarrek programazio zabala prestatu du Liburuaren Nazioarteko Egunerako; adin guztietarako jarduerak egongo dria apirilean eta maiatzean, hala nola, ipuinak, jolasak eta kultura-topaketak.