Martxan dira Eibar Eskubaloi Taldeak antolatutako Udalekuak

Hirugarren egunean eskubaloiarekin zerikusia duten hainbat jolas egin dituzte
Martxan dira Eibar Eskubaloi Taldeak antolatutako Udalekuak
2024/07/10 19:08
eta kitto!

Astelehenean hasi ziren Eibar Eskubaloi Taldearen udalekuak. Gaur, hirugarren egunean, eskubaloiarekin zerikusia duten hainbat jolas egin dituzte gazteek pasea, botea, jaurtiketa… lantzeko asmoarekin. Ondoren, denbora librea izan dute eta bukatzeko prestatutako ligako bigarren partidua jokatu dute.