‘Martxoak 8 Kuban’ izeneko saioa antolatu du Euskadi-Kuba elkarteak Eibarren
2021/03/01
11:43
eta kitto!
Euskadi-Kuba elkarteak ‘Martxoak 8 Kuban. Berdintasuna blokeopean?’ izeneko saioa egingo du eguenean, hilaren 4an, Eibarren duen egoitzan. Ekitaldian Cristina Escobar elkarrizketatuko dute, Kubako Telebistan nazioarteko gaietan aditua den kazetaria, eta 54 urtetan AEBko Etxe Zurian egindako prentsaurreko batean galderaren bat egin ahal izan duen lehen kazetari kubatarra izateagatik ezaguna, Barack Obama presidente zen sasoain hain zuzen ere.
Escobarrek TeleSur eta Radio Habana Cuba hedabideetan egiten du lan, non ‘Cuba Today’ saioa aurkezten duen. Kazetariarekin egingo den saioa 17:00etan hasiko da, eta Kuban generoaren gaiaren inguruan dauden erronkak eta lorpenak izango ditu mintzagai, besteak beste. Gainera, saioa YouTube bitartez zuzenean emango denez, ikusleek galderak egiteko aukerak izango dituzte.