Martxoaren 19an egingo du Urteko Batzar Nagusia ...eta kitto! Euskara Elkarteak
Martxoaren 19rako San Jose egunerako deitu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Urteko Batzar Nagusia elkartearen egoitzan (Urkizu 11, solairuartea). Ohikoaren aurretik, baina, ez ohiko batzarra egingo du, Estatutuetan hainbat aldaketa proposatu nahi baitizkie elkarteak bazkideei. Ez ohikoaren lehenengo deialdia 18:00etan izango da; bazkideen erdia baino gutxiago agertuz gero, 18:30ean izango da bigarrena.
Ohiko batzarreko lehenengo deialdia, berriz, 18:45ean izango da; bazkideen erditik gora ez bada bertaratzen, handik ordu erdira egingo da bigarren deialdia, hau da, 19:15ean. Gai-zerrenda hauxe izango da: 2024ko gestio-balantzea; 2025erako egitasmoak, bazkide-kuotak eta aurrekontuak; galdera-erantzunak eta iradokizunak, eta zuzendaritza berriaren hautaketa eta funtzionamendua.