Martxoaren 24an egingo du ...eta kitto!-k urteko batzarra

Euskara elkarteko bazkide guztiak daude batzarrean parte hartzera gonbidatuta
Martxoaren 24an egingo du ...eta kitto!-k urteko batzarra
2026/03/12 09:19
Maider Aranberri Sarasua

Aste Santuaren aurretik, martxoaren 24an, egingo du Urteko Batzar Nagusia …eta kitto! Euskara Elkarteak bere egoitzan (Urkizu 11, solairuartea). Lehenengo deialdia 19:00etan izango da; bazkideen erditik gora ez bada bertaratzen, ordu erdi geroago egingo da Batzarra, hau da, 19:30ean. Bazkide guztiak daude parte hartzera gonbidatuta. Gai-zerrenda honako hau izango da: 2025eko gestio-balantzea; 2026rako egitasmoak, bazkide-kuotak eta aurrekontuak; galdera-erantzunak eta iradokizunak, eta zuzendaritza berriaren hautaketa eta funtzionamendua.