Martxoaren 6an aurkeztuko du Gure Eskuk Herritu ekimen berria Eibarren
Urtarrilean Bilbon egin zuten bezala, Eibarren ere aurkeztuko du Gure Eskuk Herritu izeneko ekimen berria: datorren astean, martxoaren 6an (barixakua) izango da, 19:30ean Errebalgo plaza estalian. Ekimenari buruzko azalpenak emateaz gain, abeslari batek eta bertsolari batek ere hartuko dute parte ekitaldian. Gainera, Herritu ekimena Eibarren sustengatzen duten pertsona ezagunen hamaikakoa ere orduan emango dute ezagutzera, bertan.Euskal Herriaren burujabetza eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko abiatu berri den ekimena herriz herri aurkezten ari dira, eta Interneten ere, ekimenari buruzko informazioa eta baliabideak eskuragarri ipini dituzte (www.herritu.eus). Bertan azaltzen dutenez, Herritu “norberaren euskal herritartasuna adierazteko euskarri fisiko sorta bat (txartela, pina eta pegatina) da, baina, batez ere, ekintza bat, euskal komunitatea trinkotu eta eraikitzen jarraitzeko”.
