Martxoko partiduetarako 2x1 pack-a sortu du Hypermotion Ligako SD Eibar-ek
Promozio horretan barixaku honetako UD Almeriaren aurkako partidua eta martxoaren 23an SD Huescaren kontrakoa sartuko dira. Sailkapenaren gorenean dauden taldeak dira hilabete honetan Beñat San Joseren taldeak Ipuruan hartu behar dituen aurkari biak, eta zaletuen laguntza ezinbestekoa izango dute armaginek neurketak aurrera ateratzeko. Hilaren 7ko, barixaku honetako, partidua 19:00etan hasiko da eta hilaren 23koa ordu batzuk lehenago, 16:15ean. Pack-eko sarreren prezioa honakoa da: Fondoko Ekialdeko eta Mendebaldeko Tribunak, 20 euro; B Zonaldekoak, 20 euro; A Zonaldekoak, 25 euro; Erdiko Zonaldekoak, 30 euro; eta 13 urtera arteko umeentzakoak, 10 euro.
Barixakuko partiduaren aurretik, bi lan-saio geratzen zaizkie San Jose zuzentzen dituen jokalariei partidua prestatzeko, biak Atxabalpen burutzekoak goizeko 11:00etatik aurrera; azkena, eguenekoa, ateak itxita egingo da.