Maskara aire librean erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango ekainaren 26tik aurrera

Maskara aire librean erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango ekainaren 26tik aurrera
2021/06/18 eta kitto!
Pedro Sánchez Espainiko Gobernuko presidenteak gaur goizean jakitera eman duenez, ekainaren 26tik aurrera ez da derrigorrezkoa izango aire librean maskara erabiltzea. Sánchezek esan du datorren eguenean ministroen kontseilura eramango duela gaia, erabakia onartu dezaten.

Espainiako presidenteak aipatutakoaz gain, gaur arratsaldean LABi bilduko da, pandemiak azken asteotan izan duen joera positiboaren ondoren, neurriak arintzeko.