“Masustondoen patioa” antzezlana gaur gazteleraz eta bihar euskaraz eskainiko dute
Antzerki Jardunaldien barruan, Vaivén Produkzioak konpainia gipuzkoarrak Sandra Ferrúsen lana anteztuko du. Biak ere 19:00etan hasiko eta Coliseon eskainiko dira. Gaurkoan “El patio de las moreras” izenekoaren ordua izango da, hau da, gazteleraz eskainiko da saioa; biharkoa, bestalde, “Masustondoen patioa” izenekoa euskaraz ikusi ahal izango dugu.
Tragikomediak 70 minutuko iraupena du eta euskal aktore ezagun askoren partehartzearekin kontatzen du. Tartean dira Sandra Ferrús bera, Sara Cozar, Martxelo Rubio, Aizpea Goenaga, Dorleta Urretabizakia, Vito Rogado, Ana Pimenta eta Olatz Beobide. Iñaki Salvador ezagunak jarriko du musika. Lanak familia baten iragana eta oraina kontatzen du, modu ausart eta konprometituan, elkar ulertzeari egindako kantua eskainiz.