Mateo Guilaberten argazki erakusketa zabalduko dute gaur Untzagako jubilatu etxean
                
                    2020/02/03
                    17:59
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Gaur 19:30ean zabalduko dute “Mateo Guilaberten argazkilaritza ibilbidea Untzagako Zentru Sozialaren 20 urteetan” erakusketa, jubilatu etxeko B gela polibalentean. Otsailaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketan kazetari eibartarraren argazki artistikoekin batera, Untzagako jubilatu etxean egindako hamaika jardueratan ateratako argazkiak bildu dituzte. Astelehenetik barixakura bitartean 19:15etik 21:30era zabalduko dute eta zapatu eta domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.