Mathias Ribeiro, Ilia Topuriaren entrenatzailea, Eibarren egongo da asteburuan

Sakura Team klubak gonbidatu du arte martzialen inguruko seminarioa emateko
Mathias Ribeiro, Ilia Topuriaren entrenatzailea, Eibarren egongo da asteburuan
2025/11/27 11:06
Ekhi Belar

Sakura Team arte martzialen klubak Mathias Ribeiro gonbidatu asteburu honetan gaiaren inguruan seminarioa emateko, Diario Vascok jakinarazi duenez.

Brazilian Jiu-Jitsuko entrenatzailea da Ribeiro, erreferentea nazioarte mailan, eta Ilia Topuria UFC-ko munduko txapeldunaren entrenatzailea izan da .

Seminario berezia eskaintzeaz gain, klubeko ikasleen graduazioko parte izango da Ribeiro.